Azpeitiar igerilariak "oso gustura" Altzan egindako lanarekin

Uztarria.eus 2016ko mai. 26a, 15:35

Joan den asteburuan, igeriketa egokituko txapelketa jokatu zen Altzako igerilekuan. Bertan izan ziren Ainhoa Fernandez, Igor Boo, Xabier Muguruza, Ander Alberdi, Ander Idoeta eta Lander Uria, azpeitiar igerilariak, eta "oso pozik eta gustura" itzuli dira bertan egindako lanekin. 

Urtean zehar, igeriketa egokituko hainbat txapelketetan hartzen dute parte igerilari horiek, eta astean zehar gogor entrenatzen dute horretarako. Horrela jarraitzeko asmoa dute gainera, eta "gogotsu" daude datozen lehiaketetan parte hartzeko.