Teknologia gerturatuz

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 26a, 14:22

Jolastek proiektuaren helburua da gaztetxoei teknologia berriak gerturatzea. Aurki ikastaroa eskainiko dute Azpeitian.

Giltzatakoa, Enparan Dorretxearen etxaurrea, igel txiki bat, tapadun potoa… Ordenagailuz diseinatu, eta horrelako piezak ateratzen dira 3D inprimagailutik. Jolastekeko kideek halako gailu bat erosi dute Azpeitiko Udalaren iazko Sustapen Planari esker.

Jolastek proiektua hiru adarrek osatzen dute: programazioa, robotika eta 3D inprimagailua. Ikastaroetan horiek lantzen dituzte gaztetxoekin.

Proiektuaren helburua da gaztetxoei teknologia berriak gerturatzea, horiekin trebatzen has daitezen. Hala dio Enok Sudupe Jolastek proiektuaren sustatzaileetakoak: "Ikastetxe batean egin nituen irakaskuntzako masterraren praktikak, eta ikusi nuen teknologia ikasgaiaren metodologia zaharkituta zegoela eta lantzen ziren teknologiak ez zirela hain berriak. Etorkizuneko gizartean pentsatuta, teknologia berriak lantzen hasi beharra dago, eta horretarako metodologia kolaboratiboa proposatzen du Jolastekek. Talde lanean, erronka bidez lantzen dituzte teknologia berriak".

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean