Musika eskolako ikasle gazteenak oholtzara igota

Uztarria.eus 2016ko mai. 25a, 21:00

Juan Antxieta Musika Eskolak hiru emanaldi jarraian egingo ditu aste honetan Sanagustin kulturgunean. Aurrenekoa gaur, asteazkena, egin dute, eta ikasle gazteenak izan dira protagonistak. Hain zuzen ere, 5 eta 11 urte bitarteko ikasleak izan dira kulturguneko oholtzara igo direnak. Horietako askorentzat jendaurreko aurreneko emanaldia izan da, eskolako arduradunek aurkezpenean esan duten bezala.