Korputz festak ospatuko dituzte igandean Enparan kalean

Uztarria.eus 2016ko mai. 25a, 13:48
Iazko korputz jaietako irudi bat.

Txistularien kalejira, meza, luntxa eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste, egun horretarako. Urtero gisan, bazkalostean kaleko hiru pertsona omenduko dituzte. 

Enparan kaleko Korputz jaiak ospatuko dituzte datorren igandean, maiatzak 29. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:30ean emango diote hasiera festei, zuziriarekin. Ondoren, txistularien kalejira izango da eta jarraian kaleko hildakoen aldeko meza, Frantziskanetan. Luntxa egingo dute 13:00etan eta 14:00etan bazkaria izango da, Baigeran. Gaur, asteazkena, da bazkarirako izena emateko azken eguna.

Bazkalostean, urteroko ohiturari jarraituz, kaleko hiru lagun omenduko dituzte. Josefa Tolosa, Maria Pilar Errazkin eta Karmele Larrañaga izango dira aurtengo omenduak.