Karate erakustaldia antolatu du zapaturako Azpeitiko Karate Elkarteak

Uztarria.eus 2016ko mai. 25a, 12:27

Sei-shin-ryu karate eskolako Azpeitiko eta Donostiako adin guztietako kideek hartuko dute parte erakustaldian, eta Iaidō teknikak landuko dituzte bertan. 16:30ean hasiko da erakustaldia, kiroldegian.

Karate erakustaldia izango da zapatuan, hilak 28, Azpeitiko Karate Elkarteak antolatuta. Kiroldegian izango da erakusketa, 16:30ean hasita. Bertan Sei-shin-ruy eskolako Azpeitiko Karate Elkarteko eta Donostiako Sabaki-ha Elkarteko adin guztieetako ikasleek hartuko dute parte. Aurtengo ekitaldian Iaidō teknika landuko dute (katana japoniarra). Iaidōaren oinarria, ustekabeko edozein egoeraren aurrean zuzentasunez erreakzionatzeko gaitasuna izatea da.