Maiatzeko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2016ko mai. 24a, 15:32

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Bihar, asteazkena, odola emateko hileko zita izango da, eta 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan eman ahal izango dute odola odol-emaileek. 

Odola ematearen garrantziaz jabetzea "garrantzitsua" dela nabarmendu dute odol emaileek: "Ezin gara ahaztu 2015ean behera egin zuela odol emaileen kopuruak. Guztiek, gazteek eta helduek, odola ematea garrantzitsua da, eta horregatik animatu nahi ditugu euren ahalegina egitera", azaldu dute. 2015ean 2014an baino 136 odol emaile gutxiago izan ziren. 

Hurrengo hitzordua, ekainaren 29an izango da.