Mendi Astea izango da igandera bitartean, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta

Uztarria.eus 2016ko mai. 23a, 13:16

Mendi Tour jaialdia, eskalada ikastaroa eta Xoxotera irteera antolatu dituzte, besteak beste, Mendi Astearen baitan. Igandean emango diote amaiera prestatutako egitarauari, Xoxoteko Egunarekin. 

Atzo, igandea, eman zioten hasiera Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Asteari, Txalintxoko egunarekin, eta datorren igandera arte luzatuko da prestatu duten egitaraua.

Hemen, Mendi Asteko egitarau osoa:

Maiatzak 24, asteartea:

21:00 Bilbao Mendi Film proiekzioa, Soreasu antzokian.

Maiatzak 26, osteguna:

21:00 Bilbao Mendi Film proiekzioa, Soreasu antzokian.

Maiatzak 28, zapatua:

10:00-13:00: Eskalada ikastaroa gaztetxoentzat, kiroldegian

00:00: Suzko erroberak Xoxoten

Maiatzak 29, igandea, Xoxoteko Eguna:

09:00: Xoxotera irteera, plazatik abiatuta

10:00: Zuzenien lasterketa bertikala

12:00: Meza. Ondoren, lore eskaintza mendian hil direnen omenez eta sari banaketa.

13:00: Argazki erraldoia, Hitzartuk ekainaren 5ean egingo duen herri galdeketa babesteko.

14:00: Paella jana.

Erromeria izango da egun osoan zehar.

Mendi Tour jaialdia 

Aurten bigarrenez antolatu dute Mendi Tour jaialdia Sokaitz Eskalda taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Paradisu Zinema Zineklubak eta Sanagustin kulturguneak, Mendi Astearen bueltan, Udalaren laguntzarekin. Asteartean eta ostegunean, hilak 24 eta 26, izango da aurtengo Mendi Tour, eta egun bakoitzean Bilbao Mendi Film Festibaleko filmerik onenetariko hiru ikusteko aukera izango da.

Maiatzaren 24ean honako film hauek eskainiko dituzte: Eclipse, Urzulo eta A line across the sky (2015 BMFF eskaladako film onena). Maiatzaren 25ean, aldiz, Dominica, High and Mighty (2015 BMFF film labur onena) eta Jeff Lowe's Metanoia.

Emanaldi guztiak Soreasun izango dira, 21:00etan hasita. Egun bakoitzeko sarrerak 5 eurotan erosi ahal izango dira. Bi egunetan joatea nahi dutenek, ordea, bi saioetarako bonoa erosteko aukera izango dute, 8 euroren truke. Bonoak aurrez erosi ahal izango dira, Sanagustin kulturgunean eta Mendizale Elkartea