Ekainaren 5eko herri galdeketa

Olerkiak, independentziaren ondorengo egunaz

Uztarria.eus 2016ko mai. 23a, 12:53

Poesia izan zen atzo, igandea, protagonista Sanagustin kulturgunean, independentziaren osteko eguna olerki errezitaldiarekin. Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko emanaldia izan zen atzokoa, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, eskualdeko bederatzi idazlek: Azpeitiko Xabi Bordak, Felipe Murillok eta Jose Luis Otamendik, Azkoitiko Iñigo Aranbarrik, Xabier Gantzarainek, Juan Karlos Merinok eta Juan Luis Zabalak; eta Zarauzko Jon Benitok. Modu ezberdinean, bakoitzak bere estiloan, independentziaren ondorenaz aritu ziren ordubete inguruz, poesia lagun. (Argazkiak: Sanagustin kulturgunea).