Manifestazio jendetsua dispertsioa bukatzeko eskatuz

Uztarria.eus 2016ko mai. 21a, 22:08

Dozenaka lagunek bete dituzte Azpeitiko kaleak arratsean, euskal presoen eskubideen defentsan egiten ari den Hartu Trena Egunaren manifestazioan. Dispertsioaren amaiera eskatzea izan da Azpeitiko Sare Herritarrak antolatutako egunaren aldarri nagusia, eta manifestazio buruan eraman duten pankartaren leloak ere hala zion: Hartu Trena. Stop Dispertsioa. Pankartaren atzetik, Azpeitiko presoen senide eta lagunek haien izenak, espetxeak eta haietara dauden distantziak idatzita zituzten karteltxoak eraman dituzte.

Plazan hasi eta bukatu da martxa. Ondorengo ekitaldian, txalaparta jo dute, Oier Etxeberria Ministro-k bertso batzuk bota ditu, eta antolatzaileek presoen eskubideen defentsan eta dispertsioaren kontra bat egiteko deia luzatu diete herritarrei.