Ruben Aranburuk eta Maite Etxezarretak irabazi dute Hartu Trena Eguneko krosa

Uztarria.eus | Kirolak | Argazki galeria
2016-05-21 11:44

Bost kilometroko kros herrikoiarekin hasi da, 11:00etan, Hartu Trena Egunaren egitaraua. 180 lagun atera dira korrika, bero handiari aurre eginez eta ikusleen txalo artean. Ruben Aranburu (00:16:20) eta Maite Etxezarreta (00:19:33) azpeitiarrak izan dira irabazleak. Aitor Madrazok (00:16:46) eta Jokin Letek (00:16:56) osatu dute gizonezkoen podiuma; eta Nora Orbegozok (00:20:59) eta Maitane Aizpuruk (00:21:19) emakumezkoena.

Ikusi jarraian, Hartu Trena Eguneko krosaren sailkapen osoa.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta dispertsioaren kontrako egunaren hurrengo hitzordua herri kirolekin izango da, 12:30ean, plazan. Hau da Hartu Trena Egunaren gainerako egitaraua:

  • 14:00. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 16:00. Mus Txapelketa Azkarra, Berdura plazan.
  • 16:30. Umeen gunea, plaza Nagusian. Marrazketa, ikuskizunak, jolasak...
  • 19:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena. Euskal presoak, Euskal Herrira! lelopean.
  • Ondoren, Skandalue elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 23:00. Kontzertuak, plaza Nagusian: Ezten eta Gozategi.

Egun guztian zehar txosna egongo da herriko plazan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia txikierdi | 2016-05-25 : 10:07

kaixo Uztarria! ba al duzue sailkapen osoa ikusgai jartzerik? eskerrikasko!

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria | 2016-05-25 : 16:18

Kaixo, Txikierdi:

Gehitu diogu albisteari krosaren sailkapen osoa. Lotura honetan daukazu:

http://uztarria.eus/aktualitatea/1464185671

Erabiltzailearen aurpegia txikierdi | 2016-05-25 : 18:23

Eskerrikasko...dena den, denborak ez al dituzue? Milesker

Erabiltzailearen aurpegia txikierdi | 2016-05-26 : 20:18

???

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa