Emakumeek ikasturte bukaerako jaialdia ospatu dute

Uztarria.eus 2016ko mai. 20a, 23:01

Urteroko zita zuten gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean, ikasturtean zehar Emakumeen Txokoan jarduera ezberdinak egin dituzten emakumeek: urteroko ikasturte amaierako jaialdia.

Gitarra emanaldiaren txanda izan da aurrena, Amaia Garmendiaren eta haren ikasleen eskutik. Ondoren, Miren Amurizak 'Kapulana bat zintzilik' ikuskizuna eskaini du, Mozanbikeko historia eta bizipenak ardatz. Bollywood dantza ikuskizuna izan da jarraian, eta herriko hainbat emakumek ikasturtean zehar ikasitako dantzak erakutsi dituzte, Mirari Amenabarren zuzendaritzapean. Afarirako tartea ere hartuko dute gero, urteroko zita ahalik eta ondoen amaitzeko.