"Sahara libre!" aldarriak hartu ditu Azpeitiko kaleak, Frente Polisarioaren sorreraren 43. urteurrenean

Uztarria.eus 2016ko mai. 20a, 22:49

Gaur, maiatzak 20, Frente Polisarioaren sorreraren 43. urteurrena da. Horren harira, manifestazioa egin dute gaur hamarnaka saharaui eta azpeitiarrek Saharar herriaren "injustizia egoera" gogoratzeko eta salatzeko. 18:30ean abiatu da mobilizazioa anbulatorio aurretik eta ez da aldarri oihurik falta izan.

Hamar Sahararen Aldeko Taldeko kideek hartu dute hitza aurrenik."Batzuetan ahaztu egiten zaigun arren, lurralde okupatuetan bizi diren sahararrek jasaten duten errepresio bortitza salatu nahi dugu, besteak beste, lanpostuak bilatzeko zailtasuna, eskoletako diskriminazioa, giza eskubideen aldeko borrokan ari den jendearen atxiloketak eta desagertzeak", azaldu dute. 

40 urtetan desertuan bizi izan den saharaui baten mezuarekin amaitu dute manifestazioa: "Zabaldu mesedez zuen inguruan, familian, lagunen artean, lanean, ahal duzuen lekuan, saharrok bizi dugun egoera. Zabaldu eta jendeak ikusi dezala, jendeak ez gaitzala desertu madarikatu honetan ahaztuta utzi".