Egun bateko doinua sei urtez luzatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 20a, 12:48
Etxaniz, Ibarzabal, Murillo, Arrieta (zutik), Artola eta Zaldua (behean). Skandalueko zenbait musikari. (ENERITZ ALBIZU LIZASO)

Kontzertu batekin hasi, eta ehunka eman dituzte Skandalue elektrotxarangako musikariek. Herritarrei kalera hurbildu diete musika. Hala egingo dute bihar ere, Hartu Trena egunaren barruan.

Saninazioetako Marea Arroxan kalejira bat egiteko bildu, eta sei urte egin ditu Skandalue elektrotxarangak herriz herri, festaz festa, herritarrak dantzan jartzen. Zortzi lagun elkartu ziren 2010eko uztailaren 30ean, behin jotzeko; baina Andramari jaietarako deitu zieten, ondoren, Azkoititik. "Sei kanta bakarrik genekizkien, eta bi orduz jardun genuen", azaldu du Mikel Zaldua gitarra-joleak.

Zarautz izan zen hurrengo geltokia, uda horretan bertan; eta eztanda egin zuen, orduan, Skandaluek. "Jende pila bat etorri zen, eta askok eskatu ziguten telefono zenbakia", azaldu dute. Une horretan aireratu zen proiektua, eta musikariek ikusi zuten abesti berriak prestatzen hasteko momentua iritsi zela.

Ordura arte, Azpeitiko elektrotxaranga ziren, eta Tuenti sare sozialaren bidez herritarrei eman zieten aukera taldeari deitura bat emateko: Skandalue. Antolaketa ona ez da izan beraien bertutea, taldekideen arabera. Dena den, izango dute beste dohainen bat; izan ere, Euskal Herri osoan izan dute sona.

Irakurri erreportaje osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.