Iraurgi Astean murgilduta

Uztarria.eus 2016ko mai. 20a, 12:18

Ikastetxearen astea ospatzen ari dira joan den astelehenetik Iraurgi Ikastetxean. Urtero bezala, ekitaldiz betetako egitaraua izan dute. Antzerkiak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, jolasak, musika saioak, pailazoak, hamaiketako eta kafe solidarioak, afari-meriendak... denetarik gozatzeko aukera izan dute astean zehar Iraurgiko ikasle, guraso eta irakasleek. Gaur borobilduko dute Iraurgi Astea, iluntzean egingo duten afari-meriendarekin.

(Argazkiak: IRAURGI IKASTETXEA)