Erokomeri taldeak 'Euskal hitza' kantuaren bideoklipa estreinatu du

Uztarria.eus 2016ko mai. 19a, 18:52

Erokomeri erromeria taldeak Euskal hitza kantuarekin osatu duen bideoklipa da hau, taldearen aurrenekoa. Bost kidek osatzen dute 2014ko abenduan sortutako taldea, eta horietako hiru azpeitiarrak dira: Maialen Bastida (ahotsa), Asier Aizpuru (bateria) eta Martin Altuna (trikitia).