Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketako finalak jokatuko dira zapatuan, Frontoi Txikian

Uztarria.eus 2016ko mai. 19a, 12:38

17:30ean hasiko dira partidak. Alebin mailan lehiatuko dira Añorgako Amiano eta Orbegozo. Infantil mailan, aldiz, Ilunpeko Alberdi eta Añorgako Unanue izango dira aurrez aurre. 

Datorren zapatuan, maiatzak 21, Gipuzkoako Eskuzko Txapelketako finalak jokatuko dira Frontoi Txikian, 17:30etik aurrera. Lehen partida 2. urteko alebinen artekoa izango da, eta Añorga Pilota Elkarteko Amiano eta Orbegozo izango dira aurrez aurre. Ondoren, infantil mailakoen txanda izango da, eta indarrak neurtuko dituzte orduan Ilunpe Pilota Elkarteko Alberdik eta Añorgako Unanuek.

Eskuzko Berezkoen Txapelketa, eskola kiroletik abiatuta Gipuzkoako Federazioak antolatzen du. Sailkapen faseko partidak Tolosan eta Azpeitian izan dira, eta joan den astean jokatu zituzten horiek Frontoi Txikian. Guztira 20 pilotarik hartu dute parte alebin eta infantil mailako txapelketan, hamarna pilotarik maila bakoitzean.