Zuhaitza moztuta Arana kalean

Uztarria.eus 2016ko mai. 17a, 18:41

Erabiltzaile batek Uztarria .eus-era bidalitako argazkia da hau. Arana kaleko espaloi batean zegoen zuhaitza da irudikoa, norbaitek enborra erditik ebaki ondoren. Igande arratsaldean ateratako argazkia da. "Zertara iritsi behar dugu? Nori egiten zion kalte arbolak? Zer irabazten da zuhaitza horrela moztuta?", galdetzen du argazkia atera duen erabiltzaileak, denbora asko ez dela leku ia berean, "sei bat metrora", beste zuhaitz bat moztu zutela gogora ekarrita.