Ikastolaren Eguna ospatu dute Karmelo Etxegaraik eta Urolak

Uztarria.eus 2016ko mai. 16a, 19:14

"Egun borobila" izan zen zapatukoa Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoentzat. Urola Ikastolarekin elkarlanean, Azpeitiko ikastolaren sorrerako 50. urteurrenaren ospakizunen baitan Ikastolaren Eguna izan zuten ikasle, irakasle eta gurasoek. Goiz eta arratsaldez, festa giroan garatu zen egitarau trinkoa izan zuten, parte hartu zuten guztien gozagarri (argazkiak lekuko). Besteak beste, 600 lagun elkartu ziren Urola Ikastolako frontoian egin zuten bazkarian.

Zutarri Guraso Elkarteak "eskerrak eman" nahi izan dizkie, horrenbestez, parte hartu zuten guztiei: "Esku bat botatzera gerturatu zineten irakasle, guraso multzo handi zein Urola Ikastolako ikasleei, eta festan parte hartu zenuten guzti-guztioi, egun osoan zehar erakutsitako jarrera bikainagaitik. Baita puzgarrien arduradun Saez familiari eta Sastarrain Baserri Eskolakoei ere, nahiz eta eguraldiak aukerarik ez eman azken horiei animaliekin egitekoak zituzten erakustaldiak egiteko".

(Argazkiak: XANTI ELIAS)