'Pasaiako Badia' dokumentalaren zati bat grabatu dute Azpeitian

Uztarria.eus 2016ko mai. 16a, 13:46

Joan den zapatuan, hilak 14, Pasaiako Badia dokumentalerako grabaketak egin zituzten Azpeitian, Oinatzak Produkzioakeko eta On Produkzioakeko kideek. Arantxa Isart, Pasaiako segadan hildako Pedro Mari Isart Pelitxoren arreba ,elkarrizketatu zuten Xabier Otamendi eta Yuri Agirre azpeitiarrek, eta azaldu dutenez "Isartek Pelitxo anaiak jasandako torturak, GALen atentatua nahiz Pasaiako segada bera kontatu zizkigun, besteak beste". Horrez gain, Soreasura, "hazten ikusi zuten auzora" ere hurbildu ziren: "40 urtean ez da askorik aldatu auzoa, eta argazki album baten laguntzaz, Pelitxoren gaztetako bizipenak gogorarazi genituen", azaldu dute.

Martxoan aurkeztu zuten Pasaiako Badia dokumentala Xabier Otamendi eta Yuri Agirrek. Horren harira, elkarrizketa egin zien Uztarria.eus-ek. Urtebeteko ikerketa lanaren ondoren, maiatzaren 9an hasi ziren dokumentalaren grabaketa lanekin. (Argazkiak: Oinatzak produkzioak).