Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2016ko mai. 16a, 12:16

Maiatzaren 18an, asteazkenean, izango da Museoen Nazioarteko Eguna. Hori ospatzeko, atzo, igandea, egitarau berezia prestatu zuten Burdinbidearen Euskal Museoan. Goiz goizetik hasita, eguraldia lagun, jende ugari hurbildu zen tren museora. 11:00etatik 13:00etara bitartean, aintzinako tren ezberdinetan Lasaora joan-etorria egiteko aukera izan zen, eta data bereziaren aitzakian martxan jarri zituzten lurrunezko garabia eta tranbia elektrikoak. Bestalde, museoan erakusketa berri bat zabaldu zuten, Bidasoako burdinbidearen 100. urteurrena gai hartuta.