EBA mailara igo da Disdira ISB

Uztarria.eus 2016ko mai. 15a, 21:16

Gaur Donostian jokatutako finalean Fundacion 5+11ri 53-72 irabazita lortu dute mailaz igotzeko txartela. Udalak harrera egingo die Disdira Bitxitegia ISBko mutilei 20:30ean, udaletxean. 

Mailaz igo da Disdira Bitxitegia ISB, gaur Fundacion 5+11ri (Baskonia) 53-72 irabazi ostean. Partida guztian markagailuan aurretik izan dira eta horrela eutsi diote partida bukatu arte. Atzo, zapatua, Lauko Finaleko finalerdia jokatu zuten Disdira ISBko mutilek. Tabirako Baque izan zuten aurrean eta 72-69 irabazi zuen ISBk. Mailaz igotzeko, gaurko finala irabazi behar zuten, ordea. Horrenbestez, hurrengo denboraldian EBA mailan jokatuko du Disdira ISBk, Sammic ISB baino maila bat beherago, hain zuzen. 

Udalak harrera egingo die Disdira Bitxitegia ISBko mutilei 20:30ean, udaletxean.