Kirola eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria protagonistak, asteburuko Kirol Jaian

Uztarria.eus 2016ko mai. 15a, 16:43

Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko Kirol Jaia antolatu zuten astebururako Ikasberri kirol elkarteak, Iraurgi saskibaloi taldeak, Lagun Onak futbol taldeak eta Xaputarrak xake taldeak. Horrela, kirola eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria eskutik emanda izan dira atzo eta gaur, igandea, bitartean. Kirola eta aldarria ez ezik, herritarrak ere izan dira protagonista.

Atzo, maiatzak 14, 3x3 modalitateko saskibaloi txapelketa jokatu zuten plazan eta gaur xakeak hartu dio erreleboa. 10:30ean hasi dira xake partidak sanagustinpean, eta haurrek, gazteek zein helduek hartu dute parte txapelketa herrikoian. Ondoren, 12:00etan, futbolaren txanda izan da, Garmendipen. Lagun Onakeko eta Realeko beteranoak aritu dira jokoan, ekainaren 5eko herri galdeketaren alde beraien alea jarrita. (Argazkiak: Uztarria eta Hitzartu).