Urrestilla eta Nuarbe arteko autobus geltokien gaineko bilera berria, astelehenean

Uztarria.eus 2016ko mai. 13a, 19:23

Udalak deitu du batzar irekia, Diputazioarekin egin dituzten bileretan sortutako proposamenak herritarrei helarazteko. 18:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Urrestilla eta Nuarbe arteko autobus geltokien gainean hitz egiteko bilera berri bat deitu du Udalak. Astelehenean izango da, maiatzak 16, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean.

Otsail hasieran, gai beraren inguruan aritzeko beste bilera bat deitu zuen Udalak. "Bilera hartan hitz egindakoarekin, udal arduradun eta teknikariak Aldundiko teknikariekin bildu eta han erabakitakoa proposatzekotan gelditu" zirela ekarri dute gogora (batzordea sortu zuten horretarako). Eta horixe da, hain zuzen ere, asteleheneko bileran egingo dutena, Udalak eta Diputazioak egin dituzten bileretan sortutako proposamenak herritarrei jakinaraztea.