Aratzerrekako sanisidroak, aitzurrean

Uztarria.eus 2016ko mai. 13a, 18:45
Trikitilariak afalondoa girotzen, iazko sanisidroetan.

Gaur hasi eta igandea bitartean ospatuko dituzte festak. Zapatuko Atxur Festie izango da zita nagusia, tabernako mahaiaren bueltako eta trikiti doinuez girotutakoak ahaztu gabe.

Igandean, maiatzak 15, da San Isidro eguna, eta aurten zaindariaren egunarekin bukatuko dira festak Aratzerrekan. Hasi, berriz, gaur hasiko dira, aitzurarren igoerarekin eta txupinazoarekin.

Festarako hiru egun dituzte aurretik, beraz, Aratzerrekan. Zapatua da egitarau oparoena izango duena, Atxur Festie-ren bueltan. Aurtengo berrikuntza ere egun horretarako jarri dute: Atxurrien altxor bile, aitzurrak astinduz soroan gordetako sariak eskuratzeko aukera emango duen 'altxorraren bila' jolasaren aldaera. 18:30ean izango da hori, zezen jolasen eta Jabier Niño de Ibarrola-ren "koleta moztearen" ondoren.

Urtero legez, mahaiaren bueltako ospakizunak ere ez dituzte faltako sanisidroetan, ezta trikiti doinuak ere. Hau da Aratzerrekako 2016ko jaien egitarau osoa:

Ostirala, maiatzak 13

  • 19:30. Aitzurraren igoera eta txupinazoa.
  • 20:00. Poteoa.
  • 21:00. Afaria mami-janarekin. Afaria eta afalondoa alaitzeko, Hitzeder, Eneko Arbeo Antxumarri eta Lidia soinujoleak. Bertsolariak eta txisteak ere izango dira.
  • 03:00. Baratzuri-zopa jana.

Zapatua, maiatzak 14. Atxur Festie

  • 09:30. Suziriak.
  • 10:00. Mendi buelta: Izazpi-Pagotxeta-Samiño. Ondoren, salda eta haragi egosia.
  • 17:00. Zezen jolasak frontoian, Lopeneren zezenekin. Jabier Niño de Ibarrola-ri omenaldia ere egingo diote, koleta moztearekin batera. Azken agurra zezen bat toreatuz egingo du bere kuadrillarekin, Txikiye de la Kapea eta Loiolako Santxo Pantza.
  • 18:30. Atxurrien altxor bile. Altxorrak: dirua, ardo botilak, afari txartelak eta bestelako sorpresak.
  • 19:30. Triki-poteoa.
  • 21:00. Auzo afaria. Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaituz Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinujoleak izango dira.
  • 01:00. Lehiaketa xelebrea: urteroko ohitura jarraituz, 3 arrautza egosi nork azkarrago jan. Sariak: 30 euro eta dozena arrautza.
  • 03:00. Baratzuri zopa-jana.

Igandea, maiatzak 15. San Isidro eguna

  • 10:00. Suziriak.
  • 12:00. Meza.
  • 13:00. Pilota partida, Ilunpe elkarteko pilotariekin.
  • 14:30. Bazkaria, inguratzen diren guztientzat. Ondoren, soinujoleak.
  • 20:30. Aitzurraren jaitsiera eta festen amaiera.