Baskonia saskibaloi taldea gaur, ostirala, hasiko da Euroligako lauko finala jokatzen, Berlinen. Arabako taldeak Turkiako Fenerbahce izango du aurrean, 21:00etan hasita jokatuko den finalaurrekoan. Gasteiztik ez ezik, Euskal Herri osotik joan dira zaletuak Alemaniako hiriburura Baskonia animatzera. Baita Azpeititik ere, klubak sare sozialetan zabaldu duen argazki honetan ikusten den bezala. (Argazkia: SASKI BASKONIA).