'Toro' eta 'Tini: el gran cambio de Violetta' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko mai. 13a, 12:14

Toro eta Tini: El gran cambio de Violetta filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Toro izango da ikusgai 22:00etatik aurrera. Igandean, hilak 15, Tini: el gran cambio de Violetta filma emango dute 16:30ean. Ondoren, 19:30ean, Toro emango dute. Astelehenean, maiatzak 16, berriz emango dute Toro, 21:30etatik aurrera.

Toro 2016an Espainian ekoiztutako filma da, thriller generokoa. Bi anaik elkar topatzen dute bost urteren ondoren. Bata espetxean egon da; bestea, alabarekin, ihesean lapurreta bat tarteko. Hirurak Andaluzian dabiltza bidaia bortitz eta basati batean. Aspaldiko zauriak irekiko zaizkie berriro, baina elkar hartuta egingo beharko diete aurre, bizirik jarraitu nahi badute.

Tini: El gran cambio de Violetta komedia eta erromentzia generoko filma da. Bira erraldoi batetik itzultzean albiste bat jasotzen du Violettak. Bidegurutze baten erdian aurkitzen da eta ordura arte ezagutu duen guztia zalantzan jartzen hasten. Bere barrura begira eta erantzun bila dabilen bitartean, ezagutzen ez duen beste mundu batetara bidaiatzeko gonbita jasotzen du, hain zuzen, erantzunak bilatzeko.