Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte hilaren 17rako, Bruce Springsteenen kontzertua dela-eta

Uztarria.eus 2016ko mai. 11a, 19:28

Donostiako Anoeta estadioan izango da emanaldia eta hura bukatutakoan jarriko ditu ez-ohiko zerbitzuak Lurraldebusek. Azpeititik doazenentzat, itzulerako autobusa 01:30ean izango da, autobus geltoki berritik irtenda. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek hilaren 16a baino lehen egin beharko dute erreserba.

Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak iragarri ditu maiatzaren 17rako, Bruce Springsteenek Donostiako Anoeta estadioan emango duen kontzertua dela eta. Kontzertuaren ondoren jarriko dituzte ez-ohiko autobusak, tartean baita Azpeitirako ere.

Donostiatik Azkoitira doan UK01 linearako zerbitzu berezia 01:30ean izango da eta Donostiako autobus geltoki berritik aterako da.

Erreserbak

Kontzertu ondoren etxera itzultzeko autobus hori erabili nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba, maiatzaren 16a baino lehen. Autobusean lekua gordetzeko, mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, datu hauek emanez: linea (kasu honetan, UK01), helmugako herria, izena eta NAN-aren zenbakia.