Bide honetan ere ondoan izango gaituzue

Estitxu Elduaien (Azpeitiko EH Bilduren izenean) 2016ko mai. 10a, 12:55
Injustiziak bizi dituztenekiko elkartasuna adierazi eta injustizi horiek gainditzeko lana egin. Horixe da Eneko Ibargunen \'Kurku\' eta beste hainbat euskal herritarrek urteetan egin dutena eta egiten jarraitzen dutena. Eta horixe da, hain justu, Espainiako Auzitegi Nazionalak urteetan kriminalizatu nahi izan duena eta kriminalizatzen ari dena. Sinple bezain argi, eta gogor bezain gordin \ \ Madrilen da Eneko Ibarguren bera, gaur, Auzitegi Nazionalean, epailearen aurretik igaro da. Herrirako kide izanda, euskal presoen eskubideen alde lana egiteagatik "erakunde terroristako kide" izatea leporatzen dio Eloy Velasco epaileak. Berari, eta beste 46 kideri. Sinple bezain argi, eta gogor bezain gordin. \ \ Elkarbizitza eta bakearen aro berria eraikitzeko bidean, gure "demokrazia" eta "zuzenbide estatuaren" mendeku eta kolpe zitalok ez dute zentzurik. Horren aldeko apustu sendoa egin du gure herriak, baina oztopoa oztopoaren gainetik jarri nahi dizkigutela dirudi. \ \ Ez dute lortuko, ordea. Ez dago atzera bueltarik: giza eskubideen, konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen alde lanean jarraituko dugu. Eneko Ibarguren \'Kurku\'k berak auzipetua izan zela jakin zuen unean esan zuen bezala, "horretan ari ginen eta horretan ari gara". Eta horretan ariko gara. Besarkadarik estu eta beroena hemendik Madrilera. Bide honetan ere ondoan izango gaituzue.