'Zertarako herri galdeketa?' mahai ingurua izango da asteazkenean Sanjuandegin

Uztarria.eus 2016ko mai. 9a, 12:44

Jon Maia bertsolariak eta Begoña Garmendia abokatua izango dira hizlariak, eta aurkezle lanetan arituko da Linette Montalbo. 19:00etan izango da mahai ingurua, Baigera II-n. 

Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketaren baitan, Zertarako herri galdeketa? mahai ingurua antolatu du Sanjuandegiko herri galdeketaren aldeko taldeak. Baigera II-n izango da solasaldia, 19:00etan hasita.

Hizketan arituko dira Jon Maia bertsolaria eta Begoña Garmendia abokatua. Linette Montalbo arduratuko da saioa gidatzeaz. Mahai ingurua euskaraz nahiz gazteleraz izango da. Ondoren, pintxo-potea egongo da Baigeran bertan, bertsoz eta musikaz girotuta.