Elikadura jasangarria izan dute hizpide ikasleek Agenda 21eko udaletxeko bilkuran

Uztarria.eus 2016ko mai. 6a, 19:15

Aurten ere, ikasturte amaiera gerturatzen denean urtero egin ohi dutenez, Agenda 21ean parte hartzen duten herriko lau ikastetxeetako ikasleak -Lehen Hezkuntzatik Batxilergorainorakoak- udaletxean izan dira, alkateari eta udal ordezkariei ikasturtean zehar landu dutenaren, ateratako ondorioen eta sortutako proposamenen berri emateko.

Atzo, osteguna, egin zuten bilkura hori. Iaz hasitakoari jarraipena emanez, elikadura jasangarria izan zuten hizpide. Ikasturtean zehar, gai hori jorratzeko ekintza ugari egin dituzte ikasleek bai ikastetxeetan, bai ikastetxeetatik kanpo, atzo Eneko Etxeberria alkateari azaldu ziotenez. Hainbat irteera ere egin dituzte horretarako.

Udaletxeko areto nagusiko bilkura amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiek argazki hau atera zuten Berdura plazaren eskaileretan. (AZPEITIKO UDALA)