Igoera fasean sartuko da Lagun Onak, biharko partida irabaziz gero

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 6a, 14:18

Garmendipen jokatuko dute norgehiagoka, 18:00etan, Vitoria taldearen kontra. 2009tik ez da egon egoera horretan Lagun Onak, eta zaleen berotasuna eskatu dute biharko.

Lagun Onak Azpeitiko futbol taldea hirugarren postuan dago Espainiako futboleko Hirugarren Mailako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taulan. Liga bukatzeko bi partida falta dira, eta igoera fasean sartuko dira bihar Vitoriaren kontrako norgehiagoka irabazten badute. Etxean jokatuko dute, Garmendipe zelaian, 18:00etan.

Vitoria aurkari zuzena du Lagun Onakek; izan ere, hura ere igoera fasea jokatzeko zorian dago. Bosgarren postuan daude arabarrak, eta lau talde lehiatuko dira 2B mailara igotzeko ligaxkan. Berdinduz gero, datorren astean izango dute aukera berriro igoera faseari begira jartzeko; galduz gero, besteen lanaren zain egon beharko dute, baina ia ziur dute ezingo dutela jokatu.

"Hil ala biziko" partida dela esan du Jose Angel Peña Lagun Onak taldeko Kirol zuzendariak.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.