Txirrindularien XLVI. Urrakiko Igoera izango da igandean

Uztarria.eus 2016ko mai. 5a, 11:47
Antonio Pedrero (Lizarte), 2015eko Urrakiko Igoerako garailea.

09:30ean hasiko da proba Jose Artetxe kaletik, eta Urrakin amaituko da 13:00ak aldera. 

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Txirrindularien XLVI. Urrakiko Igoera izango da igandean, maiatzak 8. Azken urteetan bezala, Jose Artetxe kaletik hasiko da proba 09:30ean. 

Txirrindulariek Zumarragatik Mandubira arte bi itzuli egin beharko dituzte Urrakiko maldei ekin aurretik. Bigarren itzulian, lasterketa Azpeititik igaroko da berriro 10:50-11:00 inguruan. Landetako Pemeceko industriagunetik ere igaroko da, 12:10-12:30 inguruan. Urrakin amaituko da proba, 13:00ak aldera. 

Oier Ibarguren eta Unai Orbea Lagun Onakeko txirrindulari ohiak, probara aurkezteko asmoa dutela azaldu dute. Horiez gain, beraien taldekide izan zen Daniel Horrillo azkoitiarrak ere Urrakiko igoeran parte hartuko du.