Abian da ikastolaren 50. urteurreneko argazki erakusketa

Uztarria.eus 2016ko mai. 3a, 19:48

Atzo, maiatzak 2, ireki zituen ateak Betharrameko erakusketa aretoan ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak antolatu duten argazki erakusketak (argazkian). Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean osatu duten bilduman, garai ezberdinetako irudiak jaso dituzte, "zuri-beltzeko haietatik hasita, gaur egungoetaraino. Belaunaldi ezberdinetako pertsonak erakusten dituzte argazkiek eta irekiera ekitaldira ere adin ezberdineko jendea hurbildu zen", azaldu dute antolatzaileek.

Maiatzaren 15a arte zabalik izango da erakusketa, astegunetan 17:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.