Ume eta gaztetxoentzako igeriketa ikastaro trinkoak antolatu dituzte uztailerako

Uztarria.eus 2016ko mai. 3a, 18:54
Igeriketa ikasleak udal igerilekuan. (AZPEITIKO UDALA)

Uztailaren 4tik 22ra izango dira eta klaseak goizez emango dituzte, 09:00etan hasita 7 eta 13 urte artekoentzakoak, eta 10:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak. Izena emateko epea, berriz, maiatzaren 18an irekiko dute.

Igeriketako ikastaro trinkoak antolatu ditu Udal Kirol Patronatuak uztailerako, haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. 4 eta 13 urte bitartekoek izango dute, hain zuzen ere, ikastaroetan parte hartzeko aukera.

Uztailaren 4tik 22ra izango dira ikastaroak eta klaseak goizez emango dituzte, bi txandatan: 09:00etan hasiko dira 7 eta 13 urte artekoentzako saioak, eta 10:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak. Izena emateko epea, berriz, maiatzaren 18an irekiko dute.

Ikastaroen prezioa 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat, eta 94,66koa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek udal igerilekura jo dezakete (943814121 telefonoa).