EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2016ko mai. 3a, 11:14

Batzokian izango da, 20:00etan hasita. Eusko Legebiltzarrerako bozketetarako hautagaiak aukeratzeko bigarren bueltari dagokion bozketa egingo dute, besteak beste.

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du gaur, maiatzak 3, Eusko Legebiltzarrerako bozketetarako hautagaiak aukeratzeko bigarren bueltari dagokion bozketa egiteko, besteak beste. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira batzokian. EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei maiatzeko batzarrean parte har dezaten.