Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta nagusi Arabako Dantza Suelto XXIV. Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko mai. 2a, 14:40

Atzo, maiatzak 1, Arabako Dantza Suelto XXIV. Txapelketa irabazi zuten Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrek. Bigarren saria Irurako eta Pasaiako Xabier Artolak eta Idoia Besadak lortu zuten. Hirugarren sailkatu ziren, aldiz, Gasteizko Beñat Olano eta Paula Gonzalez. Estibalitzen jokatu zen txapelketa eta guztira sei bikote aritu ziren lehian.