Udal Musika Bandaren doinuek hartu dute Burdinbideraren Euskal Museoa

Uztarria.eus 2016ko mai. 2a, 12:40

Atzo, igandea, musikaz jantzi zen Burdinbidearen Euskal Museoa, Azpeitiko Udal Musika Bandak eskaini zuen kontzertu tematikoan. Bandaren 150. urteurrenaren harira antolatu zuten ekimena, eta dozenaka lagunek gozatu zuten prestatutako egitarauaz, eguraldia lagun.

Lurrun trenean Lasaora joateko aukera izan zen kontzertuaren aurretik, eta ondoren hasi zen musika emanaldia. Kontzertuan jo zituzten Euskal Herria, Europa, Ipar Amerika eta Hego Amerikako hainbat kanta, guztiak trenarekin eta trenbidearekin erlazionatutakoak. Emanaldian zehar Xanti Agirrezabala, Mireia Galartza, Ignacio Azkue, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibargurenek, kanten inguruko kontakizunak antzeztu zituzten.