"Duela hamar urteko jarrera berarekin igoko gara oholtzara"

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 29a, 12:44
Legen Beltza taldea. (Eneritz Albizu).

'Erabakifest!' musika jaialdia ospatuko dute bihar Azpeitian, eta dozenaka taldek parte hartuko dute: atzokoak eta gaurkoak. Musikazale asko daude Legen Beltzaren zain-zain.

"Musikak ez du adinik: gustatu egiten zaizu edo ez", azaldu dute Legen Beltza taldeko musikariek. Agian, horregatik ez dituzte inoiz metal doinuak guztiz baztertu. Badira urte batzuk azken kontzertua eman zutenetik, eta bihar berriro joko dute, 22:30etik aurrera, Tiobibo, Fundiziyue eta Egurra ta Kitto taldeekin, Sanagustin kulturgunean. Joseba Azkue (Azkoitia, 1978), Edorta Azkune (Azpeitia, 1976) eta Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1976) azken entseguan harrapatu ditu HITZAk, Zubi Zaharren. Ekaitz Garmendia abeslari eta gitarrista gabe ari dira lanean, baina laurak daude biharko "ilusioz".

Zenbat denbora daramazue elkarrekin jo gabe?

Xanti Rodriguez: 2011n eman genuen azken kotzertua.

Edorta Azkune: Nik ia hamar urte daramatzat jo gabe. 2007an jo nuen azken aldiz, saninazioetan. Ondoren sartu zen Iban Hernandez bateria-jolea.

Joseba Azkue: Dena den, askotan gelditzen gara, entseatzeko eta musikaz gozatzeko. Metallicaren tributoa ere prestatu genuen, Iosu Garaterekin.

Zergatik onartu duzue berriro oholtzara igotzea?

E.A.: Buruan genuen larunbaten batean zarata pixka bat ateratzea, eta parean tokatu zaigu erabakitzeko eskubidearen festa.

X.R.: Hitzartuk Soreasun egin zuen aurkezpenean izan nintzen; eta, ondoren, biharkoan jotzeko proposamena egin ziguten. Denei gustatu zitzaigun ideia.

Kontzertu bat emango duzue larunbatean; baina, ondoren, berriro Legen Beltza ikusteko aukera egongo da?

X.R.: Oraingoz, ez dugu jarraitzeko asmorik. Guretzako egingo dugu musika, baina ez dugu ezer lotuta. Dena den, ez dugu aterik ixten.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.