Partida berezia jokatuko du zapatuan, apirilak 30, Añares Rioja ISBk. Izan ere, etxean hartuko dute Venezuelako selekzioa. Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute partida 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.
Añares ISBk martxoaren 26an jokatu zuen denboraldiko azken partida, Donostiako IDK Gipuzkoaren aurka. Orduz geroztik ez dute partidarik jokatu eta larunbateko norgehiagokara begira prestatzen ari dira. Venezuelako taldea, aldiz, Rio de Janeiroko (Brasil) olinpiadetara sailkatzeko txapelketa jokatzeko prestatzen ari da. Roselis Silva, denboraldian zehar ISBn aritu den jokalaria, Venezuelako taldearekin arituko da oraingoan.