Espainiako Kick Boxing Txapelketa jokatuko du Ainara Torviscok asteburuan

Uztarria.eus 2016ko api. 27a, 14:43
Ainara Torvisco, iazko Espainiako txapelketako domina eskutan.

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatuko du txapelketa Sevillan. Iaz txapeldun izan zen Torvisco Espainiako kick boxing txapelketan. 

Ainara Torvisco azpeitiarrak Espainiako Kick Boxing txapelketa jokatuko du asteburuan, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Sevillan (Espainia). 

Joan den apirilaren 9an jokatu zuen Euskadiko Kick Boxing Txapelketa Ainara Torviscok eta jokatutako borrokaldi guztietan nagusitu ondoren lortu zuen Espainiako txapelketarako txartela. 

Aurtengoa ez da txapelketa hori jokatuko duen lehen aldia. Iaz txapeldun izan zen Torvisco kick boxing-eko Espainiako txapelketan, eta horren harira, harrera egin zion Udalak. Uztarriak elkarrizketa egin zion 2015eko abuztuko aldizkarian