Joseba Albizu hirugarren sailkatu da Titan Desert itzuliko hirugarren etapan

Uztarria.eus 2016ko api. 27a, 14:31
Joseba Albizu, atzoko lasterketan, indarrak hartzen (ESMTB.com).

Sailkapen nagusian, seigarren postuan dago azpeitiarra. Gaur 23:15ean emango dute lasterketaren laburpena Espainiako Teledeporte katean. 

Gaur, asteazkena, izan da Marokoko GAES Titan Desert Garmin itzuliko hirugarren etapa, eta hirugarren sailkatu da Joseba Albizu azpeitiar txirrindularia. Lehen eta bigarren sailkatuek, Jose Luis Gomezek eta Enrique Morcillok, 37 segundoko aldea atera diote Albizuri. Sailkapen nagusian, seigarren postuan dago azpeitiarra, liderretik 7 minutu eta 2 segundora. 

Joan den igandean, hilak 24, hasi zen itzulia eta datorren zapatuan, hilak 30, bukatuko da lasterketa. Guztira, sei etapa dira: lehen biak menditsuak eta ondorengoak lauak, desertuan. Iaz bezala, MRR-Powerade taldearekin ari da lehian Albizu Marokon, eta Julen Zubero eta Vidal Celis ditu taldekide.

Espainiako Teledeporte kateak lasterketaren laburpena emango du gaur 23:15ean.