Argentinako turista taldeari harrera egin diote udaletxean

Uztarria.eus 2016ko api. 26a, 20:09

Argentinatik Euskal Herrira etorritako turista talde bat, tartean euskal diasporako kideak dituena, Azpeitira iritsi da arratsaldean. Udaletxean harrera egin diete argentinarrei. Izarraitz txistulari taldekoak zai zituzten Sanagustinpean Goizeko izarra-ren doinuekin. Ondoren, udaletxeko areto nagusira igo dira bisitariak eta, han, Eneko Etxeberriaren ongietorri hitzartzea entzun eta gero, bi dantzarik aurreskua dantzatu diete.