Apirileko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2016ko api. 26a, 14:25

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Bihar, asteazkena, odola emateko hileko azken zita izango da. 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan eman ahal izango dute odola odol-emaileek. Biharkoa hileko bigarren odol ateraldia izango da, apirileko lehen asteazkenean ere izan baitzen odola emateko aukera.

2015ean behera egin zuen odol emaile kopuruak, 2014an baino 136 odol emaile gutxiago izan baitziren iaz. Horren harira, odol emaileek azaldu dute, gazte zein heldu odola ematearen garrantziaz jabetzea "garrantzitsua" dela.

Maiatzean, hilero gisan, azken asteazkenean egingo dute odol ateraldia, maiatzaren 25ean, hain zuzen.