Pernando Amezketarra sariketako finala jokatuko dute zapatuan Erniarraitzeko bertsolariek

Uztarria.eus 2016ko api. 26a, 13:04
Asteasun jokatutako saioko argazkia (Ataria.info).

Haritz Garmendia, Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe izango dira larunbateko saioan eta Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagola bertsolariak izango dituzte aurrez aurre. Amezketan jokatuko dute finala.  

Zapatuan, apirilak 30, jokatuko da Pernando Amezketarra bertso sariketako finala Amezketan, eta bertan arituko da kantuan Haritz Garmendia azpeitiarrak, Eneritz Artetxe azkoitiarrak eta Aitor Salegi zestoarrak osatutako Erniarraitzeko taldea. Hernaniko hirukotea izango dute aurrez aurre, Oier Iurramendik, Arnaitz Lasartek eta Eli Pagolak osatutakoa.

Finala afalostean jokatuko dute. Aurretik, baina, trikipotea izango da, 19:00etan hasita. Afaria nahiz saioa Behartzana jatetxean izango dira. Afaltzera joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, baina saioa doan izango da.

Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak aurten antolatu du lehen aldiz taldekako Pernando Amezkerra sariketa, eta guztira lau bertso eskolek hartu dute parte txapelketan. Lehen kanporaketa apirilaren 8an jokatu zuten Erniarraitzekoek eta Oñatiko taldea izan zuten aurrez aurre orduan.