Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus 2016ko api. 25a, 18:23

Maiatzaren 8an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Senpererako joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senpren, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 6ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Jalgi da urtengo Herri Urratserako aukeratu duten leloa. Esne Beltza taldeak egin du kantua eta hau da bideoklipa.