Kakuteko Eguna ospatzeko ibilaldia antolatu du Lagun Onak MBk astebururako

Uztarria.eus 2016ko api. 25a, 13:19
(Lagun Onak MB).

Zapatuan, hilak 30, irtengo dira Azpeititik Xoxotera eta bertan igaroko dute gaua. Igande goizean abiatuko dira Kakutera eta arratsaldean itzuliko dira Azpeitira. Ostegunera arte eman daiteke izena ibilaldira joateko.

Kakuteko Eguna dela eta, irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak astebururako. Larunbatean, plazan elkartuko dira parte-hartzaileak eta 16:00etan irtengo dira, autobusez zein oinez. Autobusez doazenak Aittolara eramango dituzte eta handik oinez igoko dira Xoxotera. Oinez abiatzen direnak, aldiz, xoxotera igoko dira zuzenean. 

Gaua Xoxoteko aterpetxean pasatuko dute eta igandean, maiatzak 1, abiatuko dira Kakutera. Iritsitakoan bertan bazkalduko dute eta ondoren oinez jaitsiko dira Azpeitira. 

Ibilaldira joan nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Umeek 27 euro ordaindu beharko dute eta helduek 35 euro, gosaria eta bazkaria barne. Bazkide ez direnek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.