Euskal Ligako txapela lortu du Autocares Ulacia ISBk

Uztarria.eus 2016ko api. 25a, 12:07
ISBko kadete neskak atzoko finala irabazi ostean (basketbasco)

Atzo jokatu zuten finala ISBko kadete neskek eta 46 eta 42 irabazi zioten Gernika KESBri. 

2015-2016 denboraldiko Euskal Ligan txapeldun izan dira Autocares Ulacia ISBko kadete neskak. Zapatuan jokatu zituzten finalaurrekoak eta Arabako Basketcountry.es taldearen kontra 72-39 irabazi ostean finalerako sailkatu ziren. Atzo, hilak 24, jokatu zuten finala Azpeitiko kiroldegian eta 46 eta 42 nagusitu ziren Gernika KESBEren aurrean. Horrela, denboraldiko txapela lortu dute Autocares Ulacia ISBko neskek eta Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela ere lortu dute.

Maiatzaren 22tik 28ra bitartean jokatuko dituzte Espainiako Txapelketako partidak Zaragozan (Espainia).