'Kalezka' pilota txapelketa herrikoia, erabakitzeko eskubidearen alde

Uztarria.eus 2016ko api. 25a, 12:03

Haur, gazte zein helduk kalezka herrikoia jokatu zuten joan den zapatuan, hilak 23, Frontoi Txikin, Hitzartuk egingo duen herri galdeketa babesteko. Ilunpe pilota elkarteak antolatu zuen egitasmoa eta 50 lagun inguruk hartu zuten parte txapelketan. Ez zen festa girorik falta izan Frontoi Txikin eta triki eta panderoaren doinuek lagunduta aritu ziren pilotan parte-hartzaileak. Mokadutxorako tartea ere izan zen, Hitzartuk horretarako jarritako postuan.

Erabaki fest! izango da Hitzarturen hurrengo hitzordua. Musika eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria uztartua, egun osoko egitaraua prestatu dute datorren zapaturako, apirilaren 30erako.