Iñaki Etxenagusiak irabazi du XXXIX. Udaberriko Argazki Rallya

Uztarria.eus 2016ko api. 25a, 11:23

Iñaki Etxenagusiaren argazki bildumak irabazi du XXXIX. Udaberriko Argazki Rallya. Bigarren saria Angel Olabarriak lortu du eta hirugarrena Igor Froilanek. Lehen azpeitiarraren saria, aldiz, Valen Garciak eskuratu du. Alaitz Ruiz, Txema Fernandez eta Jabier Beristainek osatu dute epaimahaia. Irabazleen argazki bildumak ikusgai daude Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean.

Gazteen artean, Elene Odriozolaren bilduma izan zen lehen sailkatua. 

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, apirilaren 3an izan zen aurtengo udaberriko rallya eta guztira 80 lagunek hartu zuten parte, 72 helduk eta zortzi gaztetxok. 

Sari banaketa ekitaldia apirilaren 30ean, zapatua, izango da, 18:00etan Burdinbidearen Euskal Museoan. Bertan, sari banaketaz gain, parte hartzaile guztien irudiak ere eskainiko dituzte.