Sutea izan da Hotel Loiolan

Uztarria.eus 2016ko api. 24a, 15:05
Suhiltzaileak hoteleko teilatura igota, tximiniako sua itzaltzen.

12:30ak aldera gertatu da eta, hiru lagun kea arnasteagatik artatu badituzte ere, ez da zauriturik izan. Sukaldean frijigailu batek su hartu du eta tximiniak ere hartu du ondoren, larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez. Hotela hustu egin dute.

Hotel Loiolan sutea izan da gaur, igandea, eguerdi partean. 12:20-12:30ak aldera sukaldean frigijailu batek su hartu ondoren, tximiniaraino iritsi dira garrak eta, ondorioz, ke laino handia sortu da. Ertzaintza, Azpeitiko eta Zarauzko baseetako suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Hotela hustu egin dute eta, larrialdi zerbitzuek kea arnasteagatik hiru pertsona artatu badituzte ere, zauriturik ez du eragin suteak.

Ordu honetan kontrolpean dute sutea.